2013-ko Mendi Astearen barruan, orientazio proba antolatzea erabaki dugu.
Orain dela bi urteraino, orientazio proba edukitzen genuen, baina Irungo Orientazio Taldeak antolatzen zigun. Guk ordaintzen genien dirua ta beraiek arduratzen ziren dena antolatzeaz.
Orain dela bi urte, diru falta medio, berriro ez antolatzea erabaki genuen. Aurten ere hortan ginen. Ez antolatzeko ideiakin.
Baina bururari bueltak ematen hasi eta guk geuk antolatzearen ideia sortu zitzaigun.
"Noski ez dela beraiei bezain ongi aterako, baina zergatik ez gera saiatzen?"
Ta, nondik hasi?
Ba telefonoa hartu eta bati ta besteari deika hasi nintzen. Helburua oso garbi neukan, balizak lortzea.
Bere garaian Asteasura etortzen zen Joxean-ekin hitz egin nuen, eta izugarri animatu zidan bere erantzunak. "Beragatik primeran. Inongo arazorik gabe. Baina, bera bizkatxo bat baztertuta dabil, ta taldekideekin hitz egingo zuela, esan zidan."
Gainera, berak zeukan mapa ere pasatuko zidala esan zidan GUAY GUAY
Egun pare bat beranduago erantzuna jaso nuen "Ibon-i deitu. Alokatu egiten dute yyyy €-n gatik"
Komentatzen zidan diru kantitatea ikusita animatu egin nintzen. Nahiko justua iruditzen zitzaidan ta posible genuen gastu hori jasatzea.
Ibon-ekin hitz egin nuen, eta balizen bila pasatu nintzen. Gainera Ibon-ek berak ere mapa batzuk bazituela eta pasatuko zizkidala esan zidan. GUAY GUAY.
Lehen pausua egina.
Ta orain?
Ba orain, mapak hartu eta lekuak aukeratu behar dira.
Gero txartelak eta mapak imprimatu, balizak ipiñi,....
LANA BADAGO, ta dirudiena baino geihago, baina oraingoz ilusioz beterik nago.
Argi daukat gauza bat ==> Erroreak eta hobetu beharrak egongo dira, BAINA, jendeak parte hartu eta gustora geratzen bada, nik ez daukat inongo arazorik beste egunen batetan berriz montatzeko, bain oraingo formatoan edo beste formato haundiago batetan.